Albistea
Bermeotarren artean antzerkirako zaletasuna sustatzeko, Bermeoko Udalak, Euskara Sailaren bitartez, Antzerki tailerra antolatu du aurten ere.
Tailerraren helburua da kultura alorreko euskarazko sorkuntza lanari bidea zabaltzea. Saioak Gizarte eta Kultura Etxean izango dira, eta astean behin batuko dira, eguaztenetan, 19:30etik 21:30era.
Tailerrean, antzerkigintzan interesa duten eta komunikazio gaitasuna landu nahi duten 16 urtetik gorakoek parte hartu ahal izango dute; 115 euro ordaindu beharko dira.
Parte-hartzaileek, besteak beste, honakoak landuko dituzte: gorputz eta ahots adierazpena, jendaurreko komunikazioa, ahotsaren proiekzioa, pertsonaiak, erritmoa, inprobisazioa, testuak... beti ere joko eta ariketen bidez, modu kreatiboan landuta antzerki teknikak eta aldi berean ondo pasatzea helburu izanik.
Irakaslea Eneritz Artetxe Aranaz izango da. Parte hartu gura dutenek, Berhaz bulegoan eman beharko dute izena, eta irailaren 30a izango da horretarako azken eguna.