Albistea
Uda iristear dagoen honetan, Bermeok udako denboraldi honetarako eskaintza turistikoa aurkezten du; proposamen anitza, aberasgarria eta adin guztietara egokitua. Aurten, kostaldeko udalerriak kalitatezko turismo jasangarriarekin duen konpromisoa berritzen du, ingurunea errespetatzen duena eta tokiko ondare natural eta kulturalari balioa ematen diona.
Aurtengo udako eskaintzan berrikuntzak ere badaude. Urdailifek antolatuta, esaterako, Ortube itsasontzira bisitak egin ahalko dira. Euskal itsas ondarea eta Bermeoko nortasuna eratu duen arrantza-tradizioa gertutik ezagutzeko aukera paregabea eskaintzen duten bisitak dira. Gainera, uztailaren 24an (eguena), zesta punta erakustaldia egongo da, 11:00etan, Artza frontoian. Erakustaldi horrek, Euskal Herriko kirol tradizional ezagunenetako bat bertatik bertara bizitzeko aukera emango die bisitariei eta herritarrei. Erreserba telefono hauen bidez egin daiteke: 628 48 85 31 edo 688 61 70 38. Talderen batek beste egunen batean erakustaldi batez gozatzeko interesa izango balu, aukera egongo litzateke.
Udako programak adin, interes eta bidaiatzeko erritmo guztietara egokitutako jarduerak biltzen ditu:
Bermeok turismo jasangarriaren aldeko apustua berresten du, bisitetarako garraio publikoaren erabilera sustatuz, talde txikietan egiten diren bisita gidatuak bultzatuz eta egiazkotasunean, ingurumen-errespetuan eta tokiko ekonomiaren sustapenean oinarritutako programazio bat eskainiz.
Informazio gehiago eta erreserbak:
Bermeoko Turismo Bulegoa
www.bizibermeo.eus
94 617 91 54