Albisteak

Albistea

Karmen Jaiak ospatuko dituzte Mañun, uztailaren 16tik 19ra

  • Mañuko jai batzordeak adin eta gustu guztietarako egitarau herrikoia prestatu du 

Bermeoko Mañu auzoa prest dago Karmen jaiak ospatzeko. Datorren eguaztenean, uztailaren 16an, Karmengo Amaren egunean bertan hasi eta uztailaren 19ra arte luzatuko dira jaiak. Mañuko jai batzordeak, Bermeoko Udalaren laguntzarekin, egitarau zabala prestatu du auzoko eta herriko ume, gazte zein nagusiek ondo pasatzeko pentsatutakoa: haurrentzako jolasak, herri-kirolak, tortilla eta mus txapelketak, musika, trikitilariak eta DJ saioa… 

Egitaraua egunez egun: 

Uztailak 16, eguaztena – KARMEN EGUNA 

  • 11:30. Meza nagusia
  • 13:00. Umeen jolasak
  • 18:00. Umeentzako gaztelu puzgarria
  • 18:00. Meza
  • 19:30. Herri-kirolak
  • Egun guztian. Trikitilariak 

Uztailak 17, eguena – KARMEN BIGARREN EGUNA 

  • 20:00. Makailoa nahi duenarentzat (trikitilariak lagun)
  • 21:00. Zaldi-proba erakustaldia 

Uztailak 18, barikua 

  • 19:00. Mus txapelketarako izen-ematea
  • 20:00. Mus txapelketa

Uztailak 19, zapatua 

  • 18:00. KIETB erraldoien tailerrak, erakusketa eta dantzaldia
  • 18:00. Tortilla txapelketarako izen-ematea
  • 20:00. Tortilla txapelketako aurkezpena
  • 20:30. Sari banaketa
  • 21:00. DJ Jaikide

Ondoren. Nekazaritza-turismoko establezimendu baterako zozketa eta jaien amaiera 

Jai zoriontsuak opa dizkiegu auzoko bizilagunei, eta herritarrak deitzen ditugu Mañuko jaietara bertaratu eta horietaz gozatzera. Era berean, eskerrak eman gura dizkiegu antolakuntzan diharduten guztiei, “auzoarekiko agertutako konpromisoagatik eta maitasunagatik”.

 

11 / 07 / 2025

Beste barriak

Bermeoko Udala

010 (94 617 91 00)
Arana eta Goiri tar Sabinen
enparantza z/g
48370 Bermeo - Bizkaia
antolakuntza@bermeo.eus

bikain ziurtagiria WAI-AA WCAG 1.0