Albistea
Herritarrek euren botoekin, 2025eko Andra Mari eta Santa Eufemia jaietako kartel irabazlea aukeratu ahal izango dute epaimahaiak aukeratutako hiru kartel finalisten artean. Honakoak dira hiru kartel finalisten izenburuak: Han dator Xixili, Bermeoko jaietan bihotzak dantzan, eta Herriaren eta herriarentzat.
Orain, herritarrek, gaurtik (uztailak 28), eguaztenera bitartean bozkatu ahal izango dute hiru kartel finalisten artean. Kartelak ikusgai daude Bermeoko Gizarte eta Kultura etxean (09:00-14:00 eta 17:00-21:15) eta Bermeoko Udalaren webgunean.
Pertsona bakoitzak baten bakarrik bozka dezake, Bermeoko Gizarte eta Kultura etxean ezarrita dagoen kutxan edo Internet bidez hurrengo loturan: https://labur.eus/rqpzre6l. Lotura Bermeoko Udaleko webgunean (www.bermeo.eus) eta Bermeoko Udalaren sare sozialetan egongo da herritarren eskura. Kutxan jasotako botoek %70eko balioa izango dute, eta Internet bidezkoek, berriz, %30.
Aurten 37 kartel aurkeztu dituzte lehiaketara. Epaimahaia joan den astean batu zen lehiaketara aurkeztutako kartel guztiak aztertzeko. Epaimahaia honakoek osatu dute: Udalean dauden alderdietako kide bana, artearen edota diseinu grafikoaren alor inguruko pertsona 1, jai batzordeko 2 ordezkari, mugimendu feministako ordezkari 1 eta gazte 1. Aukeraketa egiterako orduan honakoak izan zituzten kontuan: Proposamenen estetika, Bermeoren izaera islatzea, baloreak kontuan izatea eta originaltasuna.
Epaimahaiak eskerrak eman dizkie parte hartzaile guztiei, egindako lanagatik eta Bermeoko jaietako kartela aukeratzeko lehiaketan parte hartzeagatik.