Ekimenak

Ekimenak

Adikzioen prebentziorako aholkularitza zerbitzua

BERMEOKO ADIKZINOEN PREBENTZINO ZERBITZUA

Substantziadun edo substantziarik gabeko adikzinoen inguruan, herritarrei zuzendutako informazino, orientazino eta aholkularitza zerbitzua.

ZER ESKAINTZEN DUGU?
▪️ Tailerrak ikastetxeetan: sare sozialen eta bideo-jokoen erabilera egokia sustatzeko eta droga-kontsumoak eta ausazko eta kirol-jokoen kontsumoa prebenitzeko tailerrak.
▪️ Familia eskolak: familiei bideratutako formakuntza-espazioak.
▪️ Kanpainak herriko eragileekin koordinatuz.
▪️ LOKALEKU programa: gazte lokaletan elkarbizitza egokia sustatzeko.
▪️ Drogen kontsumoa edota hauek edukitzeagatik jasotako isunen ordezko neurri alternatiboen programa nerabeei zuzenduta.

NORI ZUZENDUTA DAGO?
Herriko edozein pertsonari: familiei, haur, nerabe, gazte eta helduei, eragileei…

NON ARITZEN GARA?
▪️ Herriko ikastetxe eta formakuntza-zentroetan.
▪️ Gazte lokaletan.
▪️ Komunitatean.

Tel.: 675025018

e-posta: bermeoprebentzioa@etorkintza.org

Ordutegia: Martitzenetik eguenera | 09:00-14:00

Non? Gizarte eta Kultura Etxea, 1. solairua

Adikzioen prebentziorako plana 2022-2026
Esku-orria

Beste ekimenak

Bermeoko Udala

010 (94 617 91 00)
Arana eta Goiri tar Sabinen
enparantza z/g
48370 Bermeo - Bizkaia
antolakuntza@bermeo.eus

bikain ziurtagiria WAI-AA WCAG 1.0