Iragarki taula
NESTOR BASTERRETXEA ARETOAN
Barrueta Arte Elkartearen nagusien tailerreko erakusketa
Ekainaren 20tik 29ra
Bermeo-Urdaibai Arraun Elkartearen 50.urteurreneko erakusketa
Uztailaren 18tik 27ra
Egunero 19:00-2100
Antolatzailea: Bermeo-Urdaibai Arraun Elkartea
GIZARTE ETA KULTURA ETXEAN
Barrueta Arte Elkartearen umeen tailerreko erakusketa
Ekainaren 20tik aurrera
Jaietako kartel finalistak aukeratzea
Botoa emateko aukera egongo da uztailaren 28tik 30era
Info+: www.bermeo.eus
LAMERAN BBK VI. ARTEAREN IBILBIDEA: ISTORIOAK Uztailaren 23tik 29ra bitartean Antolatzaileak: BBK Fundazioa eta Bilboko Arte Ederren Museoa Laguntzailea: Bermeoko Udala
BERHAZ BULEGOAN - BERHAZ BULEGOKO XLII.
OANA PERJERU “ABRIENDO CAMINOS. Paisajes desde el corazón”
Harremanetarako: 678 279 679 /oanaperjeru77@gmail.com
Bulegoko udako ordutegia:
Astelehenetik barikura: 08:00-14:30
ARRANTZALEEN MUSEOAN
Nuevo Anchustegi “Gure Señoriti”. Azken egunak.
Erakusketak Ondarroako Nuevo Anchustegui ontziaren istorioa kontatzen digu. Euskal Herriko baxurako arrantza tradizionalaren garapenaren ordezkari, ontzia ondare material garrantzitsu modura aurkezteaz gain, erakusketak memoria immaterialean ere sakontzen du, eta Nuevo Anchustegui-n bizi eta lan egin zuten pertsonen lekukotasun eta esperientzietan murgiltzera gonbidatzen gaitu.
Emakume zamaketariak “Ikusarazi beharreko lanbidea”.
Uztailetik irailera bitartean.
Bizkaiko Batzar Nagusietatik ekarritako erakusketa hau, beren indar eta adorearekin lurraldearen garapen komertzial eta ekonomikoaren giltzarri izan ziren emakume ikusezin haiei egindako omenaldia dugu.<u></u>
Portuko ofizio gogor, anker eta txarto ordainduari buruz Amaia Apraiz Sahagunek eta Maria Romano Vallejok egindako ikerketa-lanarekin lotutako erakusketa da.
Museoko ordutegia:
Martitzenetik zapatura: 10:00 – 19:00
Domeka eta jaiegunetan: 10:30 – 14:30
Astelehenetan itxita.
Tel. 94 688 11 71/ helbide elektronikoa: arrantzaleenmuseoa@bizkaia.eus / www.bizkaikoa.bizkaia.eus
Antolatzailea: Arrantzaleen Museoa